Euskadi Fundazioan profesional gisa eta jardunean jarraituko du Peio Goikoetxeak

17.10.17
Kirolak

Peio Goikoetxea txirrindularia (1992. urtean jaiotakoa) bizikletan eta profesionaletan jarraituko datorren denboraldian Euskadi Fundazioa talde kontinentalean bat egin eta gero. Lekua lortzeko mantendu duen borroka eta erakutsi duen adoreak saria izan du, Euskadi Fundazioko Mikel Landak deitu baitu, Orbea eta Etxeondo etxeek babestutako proiektu berrian, zeina Europar kontinentean arituko den. Ermuarra maila profesionalerako jauzia egin du bigarrenez, bi gurpilen kirolarekin etsita eta lagatzeko asmoaz zegoen unean. Goikoetxea profesional egin zen 2016an Kolonbiako Manzana Postobon taldearekin fitxatu ostean.

Aurtengo denboraldian Goikoetxea ondo ibili da, bere irmotasun eta erregulartasuna erakutsi duelarik ‘Ampo’ talde amateurrean. 2017an Euskadiko txapeldun izan da Murgian garaipena lortuta, Segoviako eta Lleidako itzulietan ere etapa bana irabazi du, Segovian sailkapen orokorreko laugarren postuan amaituta. Lazkaon txapeldun orde izan zen eta Aiztondo Klasikoan laugarren. Espainiako txapelketan eta erlojuaren kontrako elite taldean zilarrezko domina lortuz, Gonzalo Serrano garailearengandik segundo batera helmugaratu ondoren.

Iaz, profesionaletan korritzen hasi zen Kolonbiako Postobon taldearekin fitxatu eta gero, nahiz eta denboraldiaren erdian mailaz jaitsi eta ‘Ampo’ taldean birkalifikatu. 2015ean lau garaipen izan zituen: Caparroso Sari Nagusian; Lleidako Voltan bi eta Leoneko itzulian bestea. Aurretiko bi urteetan Baqué-Campos taldean jardun zuen eta Debabarren taldean 2011 eta 2012an.

Ermuarrak berakin taldean izango ditu Iker Azkarate (1994, Caja Rural-RGA); Ricardo García (1988, Kinan), Mikel Alonso (1996), Ibai Azurmendi (1996), Marc Buades (1996), Diego López (1997), Juan Antonio López-Cózar (1994) eta Gotzon Martin (1996), Euskadi Fundazio talde amateurreko kideak. Plantilari beste bi txirrindulari gehituko zaizkio, pro maila esperiantziduen Elisea –zehazteke- harrobiko beste bat, 23 urte baino gazteagoa. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke