Zarzuela izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian

18.10.17
Ermua Antzokia

Bilboko ‘Masa Coral del Ensanche’ taldeak zartzuelaren generoa gehiago ezagutu eta gozatzeko aukera emango digu aste honetan. Taldea ‘Si las mujeres mandasen’ izeneko ikuskizunarekin datorkigu Ermua Antzokira, urriaren 20ko ostiral honetan. Emankizuna antzokian izango da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 €uro balio du eta ohiko lekuetan eta baliabideez eros daitezke, Kutxabank entitatearen webgunean eta bere orotariko kutxazainetan, Lobianon eta takilan. Zuzendari artistikoa Josu Cámara eta musikala Luis Angel Gámarrarena. Ordu eta erdi irauten du

Manuel Fernández Caballeroren “Gigantes y cabezudos” zarzuela komikoko izen generikoaren izenburupean zarzuelaren antologia dramatizatua bildu dugu taldean oraingo honetan, zeina “Mujeres en la Zarzuela” edo “La Zarzuela y las Mujeres” izena ere izan zezakeen antologia-errepertorioak osatua.

“Si las mujeres mandasen” izenburuko honen errepertorioa osatzen duten zarzuela-piezetan emakumeak genero horren baitan interpretatu dituen paper ezberdinak islatzen dira, bakarlari edo protagonista batek edita koru-paper bitartez antzeztutako rolen motagatik zarzuela-lanetan emakumearen presentziak duen garrantzia erakutsi duten emakume-paperak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean