Hondartzak nagusi oporretako argazki lehiaketan

18.10.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Alorrak 2017ko Oporretako Argazki Lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu. Aurtengoan, lehiaketako bi kategorietan parte-hartzaile ugari izan dira, eta ez da erabaki erraza izan.

Patxi Jato Pastor Elgoibarko bizilaguna izan da irabazlea kamera digitalen kategorian, Baño en el Caribe izeneko argazkiari esker. Costa Rican ateratako irudia aurkeztu du Jatok, eta bertan mutiko bat hondartzan eserita ikus daiteke, palmondo baten ondoan. Lan horri esker, garaileak kategoria honetan eskaintzen den 500 euroko saria eskuratu du.

Guztira 39 argazki aurkeztu dira kamera digitalen modalitatera, eta irabazleaz gain, beste bi pertsonak lortu dute lehiaketako finalera iristea:

  • Javier Pérez León, El dorar de las moras (La Gargantan aterata) eta Cueva del agua (Orbaneja del Castillon aterata) argazkiei esker
  • Óscar Blanco Gutiérrez El Algarven ateratako Algarve argazkiarekin

Mugikorrekin ateratako argazkien kategoriari dagokionez, Laura Cid Pérez ermuarra izan da garailea Esculturas en la arena irudiarekin. Llanesen (Asturias) ateratako argazkian, hondartzan harearekin jolasean ari den neskato bat ikus daiteke. Argazki horri esker, Laura Cidek 300 euroko saria lortu du.

Modalitate honetan parte hartu duten 22 irudien artean, honako hiru hauek iritsi dira finalera:

  • Atardecer cubano, Iratxe Marcos Lejardik Cubako Puerto Esperanzan aterata
  • Se acerca la tormenta, Iratxe Marcos Lejardik Cubako Cienfuegosen aterata
  • En la bicicleta de mi abuelo, Elena Antón Castrillok Leónen aterata

Lehiaketako epaimahaiak parte-hartze handia eta aurkeztutako irudien kalitatea azpimarratu du, bai estatuan, bai nazioartean ateratakoak.

Bestalde, lehiaketa honetara aurkeztu diren argazkiak jendaurrean ikusgai izango dira datorren azaroaren 27tik aurrera Lobiano Kultur Guneko Erakusketa Aretoan zabalduko den erakusketan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne