‘Gaza Amal’ erakusketaren bisita gidatua eskainiko UNRWA Euskadi elkarteak

18.10.17
Berdintasuna

Ermuko Emakumearen Topaguneak ‘Gaza Amal’ tituluko erakusketa jarrita eta ikusgai du hilaren hasieratik. Erakusketara bildutako materialak Sussana Martinek Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarentzat (UNRWA Euskadi delakoarentzat) prestaturiko komiki batean du bere jatorria. Materialak gazako biztanleen bizi duten egoera gogorraren berri eman eta horretara hurbiltzeko helburua du. Han bizi duten okupazio eta blokeo egoerak palestinarren gain duen eragin suntsitzailea da erabat, baina modu ezberdinean pairatzen dute emakume eta neskatilak, modu are bortitzagoan.

Bihar –urriaren 19an- bisita gidatua eginen eta azalpenak emango dute UNRWA Euskadiko kideek, arratsaldeko 5 eta erdietatik hasita. UNRWAko kideek egoeraren berri eskainiko eta gazako emakumeek egunero bizi duten errealitatera hurbiltzen saiatuko. 2017 honetan okupazioaren 50. urteurrena beteko da eta blokeoa hasi zeneko 10. urtea. Erakusketa denontzat zabalik dago, doakoa baita. Urriaren 27ra arte mantenduko da, hortaz bisitatu.

  • Jarduera: Bisita gidatua
  • Eguna: Urriaren 19ko ostegunean
  • Noiz: arratsaldeko 5 eta erdietan
  • Non. Emakumearen Topagunean

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan