Ermuko irakurketa kluba Adam Zagajewski idazlearekin elkartu da

18.10.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiko irakurketa klubean parte hartzen duten sei pertsona Oviedon (Asturias) izan dira astearte honetan, urriak 17, Adam Zagajewski idazle poloniarrarekin izan den topaketan. Zagajewskik aste honetan bertan jaso du Letretako Asturiasko Printzesa Saria.

Aipatutako sariak ematen dituen Asturiasko Printzesa Fundazioak antolatutako ekintza honek egile honen libururen bat irakurri eta komentatu duten estatu osoko irakurketa klubetako partaideak bildu ditu. Ermuko irakurketa klubaren kasuan, irakurritako titulua  Poemas escogidos (Editorial Pre-textos, 2017) izan da, eta urriaren 4ko saioan komentatu zuten.

Ermuko parte-hartzaileak autobusez joan dira Oviedora, Irungo, Donostiako eta Leioako liburutegietako irakurketa klubetako beste 12 kiderekin batera. Guztira, Asturiasko Printzesa Fundazioaren topaketan 1.500 pertsona inguruk parte hartu dute.

Adam Zagajewski (Lwów, egungo Ukrainia, 1945eko ekainaren 21a) poeta, eleberrigile eta entsegugile poloniarra da. 68ko Belaunaldiko kide esanguratsua da, eta mugimendu horretako poeta garaikiderik ezagunenetako bat da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez