Missisipi ibaiko blues musikaz dator Lobianora 'Boo Boo Davis' kantaria

19.10.17
Kultura eta Gazteria

Blues musikarik onena bueltan datorkigu Ermura asteburu honetan, ‘Boo Boo Davis’ kantari ipar amerikarraren eskutik. Taldea osatzen duen hiruotea larunbat arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia. Sarrerak jada salgai daude 8 euroren truke Kutxabanken webgunean entitatearen orotariko kutxatzainetan, eta baita Lobianon bertan ere. Ikuskizuna hasi artean sarrera erosteko parada ere izanen dugularik.

Mississippiko deltako kotoi sailetako bizimodu latzetik sortutako bluesa jotzen eta konposatzen bizirauten duten azken belaunaldietako musikaria da Boo Boo Davis. Haurtzarotik entzun zituen abesti horietan oinarrituta garatu zuen Boo Boo Davisek bere ahots sendo eta urratu ezina.

Hirurogeigarren hamarraldiaren hasieran St. Louisetik iparraldera joan zen, eta Chuck Berry, Albert King eta Ike Turner bezalako artistak ezagutu zituen. Haurtzaroan ez zuen eskolara joateko dirurik izan, eta sekula ere ez zuen irakurtzen eta idazten ikasi. Haztean aldean izan zituen soinuei jarraiki eta bluesa bere bizimodu eginez, mundu osoan barrena bidaiatu da, jotzen eta jotzen ibili da indarrik batere galdu gabe, eta jakin du gizarte modernoari aurre egiten. Dreweko (Mississippi) benetako groovea, gaur egun egina.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du