Ermuko Mikologia Jardunaldiek 30. urteurrena ospatuko dute aurten

20.10.17
Gizartea

Ermuko Mikologiaren Lagunak elkarteak Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu urriaren 26tik 29ra. Ekitaldiak 30. urteurrena ospatuko du aurten, eta datorren astean zehar herria girotuko duten jarduerez beteta dator aurtengo programa.

Agenda ostegunean, urriak 26, jarriko da abian Kirolaren Egunarekin. Urtero, jardunaldiak aprobetxatuz, Mikologiaren Lagunek herriko kirolariei omenaldia eskaintzen diete, eta aurtengo edizioan, Ermuko Errotabarri Eskubaloi Elkarteko Anne Erauskin Martinez eta Sara Garrido Carranza jokalariak hautatu dituzte. Ekitaldia 19:30ean ospatuko da Orbe Kardinala plazan, eta omenaldiaren ostean, kirolariekin afaria egingo da 21:00etan. Aipatutako afarira joateko interesa duten pertsonek 943 17 07 39 edota 630 71 06 48 telefonoetara deitu dezakete.

Urriaren 27an, ostirala, Pablo García Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sanchez adituak hitzaldi didaktikoa eskainiko dute 19:00etan Lobianon. Hogeita hamar urteko ibilbidea izango da jorratuko duten gaiaren izenburua.

Hilaren 8a, larunbata, ekitaldiz jositako eguna izango da goizetik hasita, inguruko mendietara txangoa egingo baita perretxiko espezie desberdinen bila. Gero, arratsaldeko 16:00etan, parte hartzaileak Orbe Kardinala plazan bilduko dira jasotakoarekin hautaketa eta sailkapena egiteko. Eguna biribiltzeko, Oliver magoak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.

Azkenik, urriaren 29an, igandea, XXX. erakusketa mikologikoa ospatuko da 10:00etatik aurrera, eta plazan espezie desberdinen erakusketa, dastaketa, laguntzaileei opari banaketa eta herriko ikastetxeetako neska-mutilek egindako eskulanen erakusketa izango dira. Gainera, festa Alboka musika eskolako trikitilariek alaituko dute.

Argazki erakusketa

Jardunaldi Mikologikoen barnean, VI. Mikologia Argazki Lehiaketa Nazionalera aurkeztu diren irudien erakusketa dago jada ikusgai Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa Aretoa zabalik egongo da egunero urriaren 29ra arte 18:00etatik 20:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.