Ermuko kaleak elkartasunez blai, gris eta berde koloreko jende-uholdeaz
Minbizia ikertzen jarraitzeko eta gaixotasunari aurre egiteko Ermuan antolatu den III. martxa solidarioak hiru mila eta bostehun pertsonatik gora bildu zituen atzokoam. Ikaragarria beste behin, oilo azala jartzeko modukoa. Goizeko euriak ez zuen ia inork izutu eta Ermuko kaleak jendez bete ziren. Martxa oso jendetsua, bukaezina, hiru mila eta bostehun elastikotik gora bildu zuena. Adin guztietako pertsonek parte hartu zuten, familia osoak: jaio berrietatik hasi eta edadetuetaraino, gurasoen gain, haur-kotxean, makilaz edo gurpil-aulkian eta guzti. Etxeko animaliak baita ere. Amaieran partaideek poltsa bana jaso zuten, non freskagarri gisa ura eta fruta zuten, jakina baita elikagai sanoak eta dieta orekatuak positiboa dela gaixotasunen prebentzioan.
Martxaren xedea minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzea zen, hain zuzen ere, CIC Biogune zentroan Arkaitz Carracedo medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzen laguntzeko emango dena. Ikerketa horrek “Prostataren minbizia antzemateko odol-zelulen artean ematen den komunikazioa” du titulua. Arkaitz Carracedo ikerktzailea Ermura etorri zen atzo, taldearen eta bere izen propioan herrian egindako ahalegina eta emaria eskertzeko. Hitz lauez ikerketaren muina zein zen adierazi zigun. Eta bildutako kopuruaren truke taloi sinboliko jaso izan zuen herriko AECC taldeko kideen eskuetatik.
Partaide guztiek utzi zuten aletxoa minbiziaren gaixotasunari aurre egiten dieten familia eta pertsonei beren elkartasuna adieraziz. Martxa aurreikusi bezala egin zen, inolako gorabeherarik izan gabe eta jai giroa nagusi izanik. Osasun zerbitzuek eta bertaratutako anbulantziek ez zuten inor erietxe edo ospitalera eraman izan behar. Parte hartzea oso altua izan zen, eta horren adierazgarri da martxaren burua Zubiaurretik abiatu Okin Zurira bitartean, Goienkaletik jaitsi, Izelaietarekin bat egiten duen puntura arte, eta hortik Baldespina Markesetik jarraitu eta Probalekura iristen zegoen unean, hainbat jende plazatik irteten zegoela oraindik.
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak gure herrian duen boluntario talde eta ordezkaritzak beste behin ekimen arrakastatsua lortu dute. Martxak eta ibilaldia kontrolatua izan zen, zirkuituak izan zituen hiru mila eta laurehun metro pasatxoetan. Horretarako Gaztela eta Leon Kultur etxeko Atletismo atalaren eskarmentua eta laguntza jaso izan zuten, baita herriko Udaltzaingoarena –segurtasuna bermatu baitu- eta gogotik lan egin duten beste pertsona boluntario eta anonimoena. Halaber, Anaitasuna Ikastolak ortuko produktuekin emandako otarraren zozketak 3398 zenbakiko dortsalari egokitu zitzaion.
Jarraian bigarren martxaren argazki bilduma uzten dizuegu, non izugarrizko jendetsua eta giroa izan dela jasotzen den. Argazki bilduma Aintzane Larrañagak eta Roberto Tejadak ateratakoa da, udalaren Komunikazio taldeko kideenak.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere