Denboraldiko hirugarren garaipena Aitor Hernandezentzat

23.10.17
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulari ermuarra (Specialized-Ermua Impulso) izan da Beasaingo III. Ziklokross Sari Nagusiko irabazlea. Igande eguerdian jokatu da Euskadiko agendako bigarren proba, eta zirkuitua bustita eta lokaztuta topatu dute parte-hartzaileek.

 

Hernandezek bakar-bakarrik gurutzatu du helmuga, eta ia minutu eta erdiko aldea atera die bigarren eta hirugarren sailkatuei, Jon Munitxari eta Xabi Muriasi, hain zuzen. 2,6 kilometro luzeko zirkuituan (870 metro asfaltoan) lehiatzen hasi orduko, bigarren itzulian eraso egin zuen ermuarrak, eta inork ezin izan zion eutsi lasterketa osoan zehar mantendu zuen erritmoari.

Podiumeko ospakizunaren ostean, Ermuko txirrindulariak bere sentsazioak partekatu ditu: “Ibilbide konplikatuko lasterketa izan da, asfaltoko aldapatxoak oso gogorrak izateaz gain, landako zatia euriagatik oso irristakor baitzegoen. Gainera, jaitsiera batean tentuz joan behar izan dut, arrazoi berberagatik oso arriskutsua zelako, baina entretenigarria izan da orokorrean. Oso ongi sentitu naiz oraingoan ere, eta bigarren itzulian jada ihes egin ahal izan dut. Orain indarrak berreskuratu eta entrenatzen jarraitu behar dut astean zehar, denboraldiko lehenengo nazioarteko proban, Laudion, maila ona emateko”.

Laudioko Nazioarteko XXX. Ziklokrossa larunbat honetan lehiatuko da, urriak 28, Ellakuriko landatan. Espainiako Kopako puntuagarria izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira