Itsumustuan liburuekin

24.10.17
Udal Liburutegia

Gaur asteartea, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Ermuko udal liburutegiak ezagutzen ez ditugun liburuekin hitzorduak proposatzen dizkigu.

Ideia Los Angeleseko (Kalifornia, AEB) liburutegi publiko batek abian jarritako Blind Date With a Book ekimenean inspiratuta dago. Proposamen berezi hau mundu guztiko hainbat liburutegitan zabaldu dute jada.

Ekintza honen helburua irakurleak euren aurreiritziak alde batera uztera eta liburu ezberdinak irakurtzera animatzea da. Azal erakargarriak eta titulu zehatz batzuk irakurtzeko aurretik prestatzen gaituzten argitaletxeek erabilitako baliabideak kontuan hartu beharrean, irakurketa iradokizun berriekin probatzera animatzen ditu irakurleak jarduera honek.

Nola egiten da?

Liburutegian sarritan ikusten da egile ezezagun batek, argumentu batek edo interesik gabeko titulu apal batek atseginez harritu eta betiereko aztarna utzi dezaketela. Hori dela eta eskaintzen da Itsumustuan liburuekin ekimena.

Liburuak hautatu ostean, pertsonalizatutako opariaren itxura erakargarria emateko moduan bildu dira kontu handiz. Kanpoaldean alearen erregistro zenbakia jarri da mailegu prozesuan anonimotasuna bermatzeko. Kanpoaldean ere liburuaren testutik ateratako zita bat daraman orri-markagailu bat jarri da. Liburuak liburutegiko sarrerako erakustokian daude kokatuta.

Jokoaren arauak

Jarduera honek oso arau erraz eta sinpleak ditu: irakurleak pakete bat maileguan hartu behar du, baina ezin du zabaldu etxera iritsi arte. Hortik aurrera, ohiko mailegu arauak hartzen dira kontuan, hau da, irakurtzeko eta liburuaz gozatzeko epea hiru astekoa izango da.

Aukeratutako tituluen artean, zeinen tituluak ez diren argitzen, idazle, genero, giro eta formatu mota ugari daude.

Nori zuzendua dago?

Jarduera hau ume, gazte eta helduei zuzendua dago, eta aukeratutako liburuen artean gaztelerazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko tituluak daude. Kanpaina urriaren 24tik azaroaren 24ra egongo da abian.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko