Errotabarri eskubaloiko kirolari ermuar bi omenduko dituzte 'Mikologiaren Lagunek'

25.10.17
Gizartea

Sara Garrido Carranza eta Anne Erauskin Martinez kirolariak omenduko dituzte biharko egunean Ermuko Mikologiaren Lagunek urtero gauzatzen dituzten jardunaldien baitan. Gazte biak Errotabarri eskubaloi elkarteko kide eta jokalari dira, estatuko bigarren mailako seniorrean jokatzen dutenak. Aintzat hartzeko ekitaldi xume hori, zeharka bada ere zerbait gehiago izango da, agerian jarriko baitu jendaurrean oinarri-kirolean egiten den lana handi eta baliozkoa, kirol amateur, federatu eta ofizial horren motibazio nagusiak dirua edo fitxak izaten ez direlarik, futbolean bezala. Ekitaldian protagonista bien balioa eta etorkizunari begira dituzten gaitasunak goraipatuko dira.

Esan bezala, herriko plazan bihar neska gazte kirolariez hitz egingo da, gaur promesak direnak eta, seguruenik, autonomiako eta estatuko figurak etorkizun hurbilean. Biak Errotabarriko senior talde nagusiko jokalari dira –estatuko bigarren mailan jokatzen dutenak, Zilar Ohore maila deritzanean. Gazte biak apaltasunez eta ahaleginez lan eginda pertsonak hazi eta gure ametsak bete ditzakegunaren eredu dira. Ibilbide luzea egin dezakegunaren irudi, hori bai, herritik bertatik abiatuta, pausoz pauso, ilusioa eta lana uztartuaz.

Herriko kirol-oinarritik hasi eta nahi duten mailara artean

Bikotea ez da herrian eta elkarteak omentzen dituen lehen kirolariak nahiz eskubaloi jokalariek, ez eta seguruenik azkenak izango. Aurretik, ekitaldia egin zitzaien Matxalen Ziarsolori, edo Arantza Moreno eta Leire Gorritxategiri, guztiak herri eta harrobiko eskubaloi jokalariak eta, horrez gain, azken biak xabalina jaurtitzaileak, atletismo talde ermuarraren iturrian edan eta hazitakoak.

Hala Sara nola Anne hainbatean Bizkaiko, Euskadiko nahiz Espainiako elastikoa jantzi eta defendatu dute selekzioen deia jaso ondoren. Anneren kasuan, lortutako gauzak laburbilduz eta besteak beste, 2016an Eslovakian jubenilen Mundu Txapelketa jokatu zuen selekzio nazionalarekin. Eta hori prestatzeko Suedian jardun zuen Partille Cup izenekoak. Bizkaiko Kopa irabazi zuen Errotabarriko jubenilekin eta Bizkaiko Federazioak jokalari aipagarriena izendatu zuen 2015-16 denboraldian. 2017ko uda honetan Eslovenian Europako txapelketa jokatzen izan da, Jorge Dueñas entrenatzaileak Espainiako junior taldera batzeko deiaren ondoren.

Sarak, bestalde, baditu ere hainbat meritu aipagarri, besteak beste eta laburbilduz ondorengoak: 2012-2013 eta 2014-2015ean Espainiako Txapelketarako sailkapen faseak jokatu zituen. 2016-2017 denboraldian Euskadiko senior taldera deitua izan zen, horiekin 4 Nazioen Torneoan parte hartu zuelarik. Jokatu bakarrik ez, Euskadikoek txapeldun orde izan baitziren eta Sarak torneoko atezain onenaren saria jasoz. Hortaz, jokatu eta ondo egin gainera.

Hitzaldi didaktikoa ostiralean; espezie bilketa eta sailkatzea larunbatean eta erakusketa, dastatzeak eta trikitilarien musika igandean

Ekitaldia Orbe Kardinalaren plazan egingo da arratseko zazpi eta erdietatik aurrera. Hizlari eta aurkezle lanetan. Elkarteko Pedro Castro arituko da. Amaitu ostean edari bat hartuko elkarrekin eta, segidan, afaltzera joanen dira herriko jatetxe batera.

Ostiralean perretxiko eta mikologiari buruzko hitzaldi didaktikoa egingo dute Lobianon, non jardunaldieek bete duten 30. urtetako ibilbideari errepasatuko dute, Pablo Garciak eta Pedro Castrok. Larunbatean, inguruko mendi eta basoetara aterako dira perretxikoak biltzera, arratsaldez identifikatu eta sailkatzeko. Oliver magoaren emanaldia eta musika egongo da plazan arratsaldeko 6 eta erdietatik aurrera. Igandean urteroko erakusketa, dastatzeak, eta Alboka taldeko trikitilarien soinuak amaiera emango dio edizioari.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko