Hirurogeita hamar pertsona bildu dira neuro zientzia eta hezkuntza jardunaldietako mahai-ingurura Izarran

26.10.17
Hezkuntza

Hirurogeita hamar pertsonek parte hartu zuten asteartean San Pelayo ikastetxeak Izarra Centren gauzatu zuen mahai-inguruan, neuro zientzia eta hezkuntza izeneko jardunaldien baitan. Jardunaldiak Advanced Learning aholkularitzarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu ditu ikastegiak. Ekitaldiari jarritako izenburua “adimenak une oro ikasten du bizitza guztian zehar’ zen eta hizlaria Bruno della Chiessa irakasle eta zientifikoa izan zen. Kooperatibako zuzendari, Luis Angel Alvarezek, jardunaldia eta hizlaria aurkeztu zituen. Mahaian, aldiz, hizlariarekin batera Mari Carmen Alvarez irakaslea eta Pedro Sanzhez lankide eta gizarte laguntzailea izan ziren. Azken hau bere kasa, zentroko laguna baita.

Hitzaldian Bruno della Chiessak neuro zientzia eta heziketa lanak gauza ezberdina direla adierazi zuen. Adituak oinarrizko gauzez mintzatu zen eta ikasketa zuzena izan dadin gako diren beste hainbatez; esaterako “emozioak, aldizkatasuna eta plastikotasuna”. Hizlariaren iritziz “zientziak ez du konponduko hezkuntzak dituen arazoetako bat bera ere ez, baina horrek ez du esan nahi informazio interesgarririk ez digula emango, heziketa prozesua ulertu eta hobetzen lagunduko diguna”. Della Chiessaren esanetan “motibazioa garrantzitsua da ikasi ahal izateko eta, aldiz, beldurra arriskutsua mugatzailea izateaz gain aukerak gutxitzen dituelako”.

Hizlariaren inguruko hainbat datu

Bruno Ddella Chiessa hizkuntzalaria da, neuro zientzia hezkuntzan aplikatzen eta hizkuntza ikasteko prozesuan aditua. Bere burua “kultura anitzeko europar” gisa definitzen du. Eleaniztuna da ingelesez, frantsesez, alemanez eta gazteleraz mintzatzeko eta idazteko gauza baita. Hezkuntza neuro zientziaren aitzindarietako gisa kontsideratua dago gaur egun.

Frantziako diplomaziarentzat hamar urtez lanean egin ondoren, OCDE erakundera pasa zen, Adimenaren eta Ikasketa Zientzia eta horren berrikuntza ikertzeko proiektua sortu eta zuzendu zuen 1999tik 2008ra bitartean. 2008tik irakasle eta ikertzailea da Harvard unibertsitatean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte