‘Arratsean kontu-kontari’ jardueraren denboraldiari hasiera emango dio liburutegiak

27.10.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ‘Arratsean Kontu-kontari’ izeneko jarduera berreskuratu eta aste honetan ahozko tradizioan oinarritutako kontakizun saioen denboraldi berri bati ekingo dio. Lehen saioa larunbatean izango da –urriaren 28an-, Lobiano Kulturgunean egingo arratseko bost eta erdietatik aurrera.

Ipuin kontakizun saioari jarritako izenburua “Sutondotik jasotako istorioak” da; 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat aproposa izanik jarduera. Ipuin kontalaria Miriam Mendoza izango da eta saioa euskara hutsean gauzatuko du.

Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko eta sarrera doakoa dela gogorarazten dugu. Jarduera egoki gauzatzen dela bermatzeko plaza mugatuak dira. Halaber, Eten eta eragozpenik ez sortzeko puntualtasuna erregutzen dugu, emanaldia hasi eta gero inor sartu ez eta irteteko eskatzearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz