Partidu Popularrak (PP) egoitza berria zabaldu du Ermuan

27.10.17
Gizartea

Partidu Popularrak (PP) bart arratsetik egoitza berria du zabalik Ermuan, zeina Probaleku kalean kokatuta dagoen. Egoitza hori atzo arratsean ireki eta aurkeztu zitzaion afiliatu eta aldekoei. Ekitaldian izan ziren PPko idazkari orde, Javier Maroto, Euskadiko eta Bizkaiko presidente diren, Alfonso Alonso eta Raquel Gonzalez, Barne Ministerioak duen Biktimen Institutuko zuzendari, Sonia Ramos, eta Mari Mar Blanco. Bertan ziren baita ere, herrian alderdiaren ordezkari eta zinegotzi diren Fernando Lecumberri eta Jesus Martin; eta bertako batzordeko presidentea, Javier Sanchez, beste hainbat afiliatu eta aldekoekin batera.

Partidu Popularra Ermuan egoitza duen bigarren aldia da hau, orain urte batzuk itxi zuten beste bat izan baitzuen lehenago, Zubiaurre kaleko 34. eraikinaren etxabean. Atzoko aurkezpen eta inaugurazio ekitaldian Alfonso Alonsok, honakoa adierazi zuen: “guretzat egun pozgarria da. Egoitza honek askatasunaren berreskurapena, elkarbizitzarako eta tolerantziarako guneak ordezkatzen baititu”.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean