Aitor Hernandez txirrindularia hirugarren izan da Laudioko ziklokrosean

30.10.17
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulari ermuarra (Specialized-Ermua Innpulso) hirugarren izan da Laudioko XXX Ziklokrosean, UCIren C1 mailakoa eta Espainiako Kopako lehen proba 2017 honetan. Helmugan lehena Felipe Orts izan da, bigarrena 31 segundotara Tony Periou frantziarra ermuarrari esprintean gailendu zaiona. Hirugarren ermuarra, denbora berberarekin. Hortaz, podiora igo bai, baina zapore gazi-gozoaz.

Irteera ondo joan da Hernandezen interesekiko, aurreko postuetan kokatu baita Orts valentziarraren atzetik. Denbora eta bueltak aurrera joan ahala, Orts lasterburua hartu eta Aitorrekiko tartea ireki du, ezin izan baitio jarraitu. Bigarren postuaren borrokan ere, ermuarrak amore eman eta hirugarren sartu zen helmugan.

Amaieran podiora igo zen, nazioarteko probatan estreinakoz aurtengoan, eta ondorengoak Aitorren hitzak eta balorazioa: “Beste behin gustura sentitu naiz Crux bizikletaren gainean, eroso; ondo irteeran nahiz Ortseren atzetik izan, nahiz eta zonalde teknikoetan ihes egin duen, indartsuen baitago momentuz. Gainontzeko karrera frantsesarekin bat egin dudan arren, amaieran aurreratu eta lehenago helmugaratu da, nire aurretik nahiz denbora berberarekin. Dena den, irakurketa positiboa egiten dut, sentsazio onak izan baititut egun guztian zehar. Gustura egindakorekin”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira