PressPlay! jaialdiak aurrera jarraituko du, hezkuntz-tailer birekin

31.10.17
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

PressPlay jaialdiaren bigarren edizioko egitarauak aurrera jarraituko du aste honetan. Gaur –asteartea- eta ostegunean heziketa-tailer bi gauzatuko dira. Gaurkoa Lobiano Kulturgunean aginen da arratseko 6 eta erdietatik 8 eta erdietara bitartean. Saioa herriko gizarte eta culturaren arloko kolentiboentzat eta bereziki gaian interesa duten pertsonentzat pentsatua dago. Jarri zaion titulua ‘Unibertso solidario hedatuak’ da, eta Andrea Aisa Vegak dinamizatuko du, kazetaria, hezkuntz komunikatzaile
eta kontsultoreak.

Narrazio-transmedia diseinu-tailerra, non Design Thinking dinamiketan eta jolas-praktiketan oinarrituko da, xedeak planteatzetik hasi eta azken aurkezpenera arteko prozesu bati jarraituta, non brainstorming edo ideia-jasa faseak izango dituzten partaideek. Tailer honen asmoa kolektiboei behar dituzten tresnak ematea da, beraien proiektu–kausa transmedia propioa garatu ahal izateko eta modu esanguratsu, hunkigarri, zintzo eta eraginkorrean komunikatzeko.

Ostegunean bigarren saioa egingo da. Honi ‘Nire mundua:zure mundua’ izenburua jarri zaio, Ermua eta Mallabia Lanbide hastapenetarako Ikastegiko Lanbideentzat egingo da, ikastegian bertan, gizeko 11:30etatik arratseko ordu 2 eta erdietara bitartean.

Birnahaste-tailer analogikoa, Ingurumen Eskubideak eta ingurumen-justiziari eta ingurumen-hiritargo globalari lotutako eduki pedagogikoak lantzeko.

Ekintzen egitarau osoa mikrojaialdiaren webgunean kontsultatu daiteke, ondoko loturari jarraiki: http://es.pressplay-ermua.es/.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan