Irakurzaletasuna sustatzeko liburutegiaren egitaraua aintzat hartu da beste behin

31.10.17
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak sari moduan liburu sorta bat jasoko du, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz deitutako Irakurzaletasuna Sustatzeko “María Moliner” XVIII. kanpainan.

Azken edizioetan, gure liburutegiak kanpaina horretan hainbat aldiz jaso izan ditu aipamen eta sariak jarraian. Bertako langileen ustez, hori horrela izateak bertan gauzatzen duten lana eta proposamenak aintzat hartu eta oniritzia ematea kontsideratzen dute.

Gure liburutegiak aurten aurkeztu duen proiektuak “Cuentos como espejos”, edo gai zailak nola landu eta jorratu irakurzaletasunaren bidez, izenburua dauka, haurrenganako eraso sexualen prebentzioa lantzeko xedez. Proiektua Udal Gizarte-Heziketarako Zerbitzuekin laguntzaz eta ikastetxeekin adostutako egutegiari jarraiki gauzatu da.

Egitasmoa Elisenda Pascualek idatzita eta Mercè Serra Valls ilustratutako “Clara y su sombra” liburuari buruzko erakusketan oinarriturik dago. Erakusketa bera da martxotik azarora herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxez ikastetxe umeekin egiten den hizketaldi literariorako abiapuntua. 360 umek ikusi eta ezagutu dute erakusketa eta 53 irakaslek hartu dute parte trebakuntza saioetan dagoeneko. Irakasleak dira geroago erakusketan eta hizketaldi literarioetan gidari lana egiten dutenak.

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50.000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur, gazte eta beste kolektiboen artean irakurzaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Aurten 300 proiektu sarituak suertatu dira kanpainara aurkeztu diren 601en artean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean