San Martineko bertso jaialdia gozaigai Ermua Antzokian

02.11.17
Euskara

Ermua Antzokian, urtero ospatzen den bertso jaialdia izango dugu ostiral gauean. Ekitaldia, urtero bezala, San Martin Kulturalaren barne programatzen da. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta horren webgunean.

Aurtengo bertso jaialdian sei bertsolarik hartuko dute parte hiru emakumek eta hiru gizonek. Eszenatokira igoko diren bertsolariez gain, gai jartzailea ere egongo da. Bertsolari taldea: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Ibon Ajuria eta Odei Barroso. Seikoteak Bertso Jaialdia eskainiko du gaueko 22:15etatik aurrera. Jaialdiak ikusmina piztu du Debabarreneko eta Durangaldeko zaleen artean. Bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Josu Goikoetxea arituko da. Giro aparta gau hotzean! San Martin azoka berotzen hasteko.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin