A. Hernandez txirrindulariak denboraldiko 4. garaipena lortu du Legazpin

02.11.17
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso marken babespeko) txirrindulariak denboraldiko 4. garaipena lortu du Legazpiko VII. ziklo-krosean. Legazpiko probak bere 7. edizioa bete du eta ermuarrak lortzen duen laugarren garaipena da, denboraldi honetakoaren marka berbera.

Ermuko txirrindularia jardunaldiko indartsuena izan da, hasieratik bukaerara artean. Abiatu eta lehen postuan jarri da, zirkuitu gogorrari aurre eginez eta mantenduz helmuga zeharkatu arte. Hezetasuna izan da eta horrek baldintzak eta proba gogortu egin du, bizikleten ibilaldia eragozten baitzuen.

Amaitu ostean Aitorrek honako balorazioa egin du: “Nire gaurko helburua iraztea izan da eta lortu dudanez gero pozik nago, eta are gehiago sentsazio onak izan eta erritmo oso onean ibili naizelako”. Hernandezen esanetan “antolatzaileek zirkuituari egin dizkioten aldaketak gogorrago egin dute proba. Ibilbide ikusgarria lortu dutelarik nire ustez. Gaur indartsu ibili izana seinale ona da niretzat, izan ere, zirkuitu honetan bertan korrituko baitugu urtarrilean Espainiako Txapelketa. Ea orduan zer gertatzen den” erantziz.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira