‘Story Time’, ipuin kontatze saioa ingelesez

02.11.17
Udal Liburutegia

Aste honetan -azaroaren 4ko larunbatean-, Liburutegiak antolatutako “Story Time” ingeleseko bigarren ipuin kontatze saio izango da. Ipuin saioaren izenburua "Storytelling from around the World" da eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontaketa Language School ikastegiaren langileek eskainiko dute.

Jarduera hau Liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea eta umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Ekimen hau Lobiano Kultur Gunean izango da. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa dela gogorarazten da. Hala ere, eta saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatzeko plaza mugatuak egongo dira. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen du antolakuntzak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz