Karrantzako podiora igo da beste behin Aitor Hernandez
Aitor Hernandez (Specializer-Ermua Innpulso taldeek babestutako) txirrindularia hirugarren izan da Karrantzan jokatu den nazioarteko ziklokrosean eta Espainiako Kopako bigarren lasterketa, UCIren C2 kategoriakoa. Ermuarra helmugan sartzen hirugarrena izan da Vincent Baestaens belgikarraren eta Felipe Orts Valentziarraren atzetik.
Hernandez lehen postuetan egoteko lanean izan da hasieratik, lasterketa lokatzez beteriko zirkuituan eta abiadura motelean korritu izan delarik. Karreraren erdia pasa bitartean bigarren amaitzeko aukera izan duen arren, azkenean amore eman eta hirugarren postuan Orts txirrindulariaren atzetik gurutzatu du helmuga, orain bi aste Laudion lortu zuen postu berberean.
Amaitu ostean Aitor Hernandezen balorazioa honakoa zen: “niretzat lasterketa ona izan da, euri eta lokatz asko izan bada ere. Bi osagai horiekiko izan dudan sentsazioa oso ona izan denez gero, pozik eta harro nago nazioarteko proba batean podiora igo ahal izan dudalako, indartsu daudela erakutsi duten Baestaens eta Orts korridoreen atzetik. Hiru bueltaren faltan eta aurreko bikotea 15 segundora nuenean atzeko gurpilean zulatua izan dudan arren, ez dut uste gorabehera hori izan gabe, emaitza bestelakoa izango zenik. Lanean jarraitu behar Elorrion jokatuko den nazioarteko eta C1 mailako proba prestatzen”.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira