Gazteria Kontseiluaren erregelamendua jendaurrera jarrita, guztiok ezagutu eta proposamenak aurkeztu ditzagun
Udal Gazteria sailak bere udal Kontseiluaren erregelamenduari buruzko parte-hartze prozesu bati ekin dio, herriko herritarren eta gizarte-eragileen iritzi eta iradokizunak jaso ahal izateko. Agiriaren proposamen edo zirriborroa webgune korporatibo honetan eseki dugu ezagutzera eman eta guztiok jakinaren gainean egiteko, hasierako onespenaren aurretik. Horretara iristeko dagoen modurik errazena orri nagusitik sartu; eskuman eta egoitza elektronikoaren azpian gehien kontsultaturikoak ditugu eta bertan Ordenantzak. Horren barne, arau-lanketa prozesuaren arrastoa eta horretan Gazteria udal Kontseiluaren erregelamendua. Azken horren barne, herritarren Herritarren iritzia jasotzeko dagoen udal webgunerako sarrera izango dugu, hau da inkestaren agiri digitala, non bakoitzak bere iritzia eman ahal izango duen, baita zuzenketa edo gehiketa proposamenak ere bai.
Sailak, esan bezala, herritarrentzako inkesta bat prestatu eta webgune honetan eseki du, zeina erantzungai izango den gaurtik hasi eta datozen hamar egunetan (azaroaren 7tik 19ra bitartean, biak barne). Lehen zirriborroa, nahiz ondoren prozedura honi loturik izango diren agiriak arau-lanketaren arrastoa delako atalean izango dituzue.
Sailak dei zabala egin du herritarrak eta, batez ere, gazte talde eta elkarteak parte hartu eta bete dezaten, iritzia eman eta proposamenak eginez.
Agiriaren hainbat ezaugarri laburbilduta
Gazteriaren udal Kontseilua kide anitzeko organoa da, gazteria-politiken inguruko partaidetza, ordezkaritza eta kontsulta bideratzea izanik bere zeregina. Kontseilua udal gazteria sailaren barne txertatuko da, Pertsona alorren barnean. Organoaren helburuen barne udalak sustatutako proiektuaren eraginari buruz eta gazteriari dagokionean txostenak luzatuko ditu, kolektiboaren gorabeherari buruzko analisiak egitea, herrian gazteen elkartea sendotzen laguntzea; gizarteko alor guztietan gizarte, hezkuntza, lana, politika, ekonomia, kirola, aisia edo kultura esaterako gazteen partaidetza aktiboa eta dinamikoa bermatzea.
Osaketari dagokionez, Gazteriaren Aholkularitza eta Kontsulta Kontseiluan parte hartuko dute legez eratutako eta E.Jaurlaritzaren erregistroan inskribaturiko gazte-elkarteak; alderdi politikoen, sindikatuen edo enpresa-elkarteen gazte-sail edo antolakundeak, udalerrian jarduten duuten ikasle-erakundeak, ekintzaile-gazteen ordezkariak, eta abar. Kontseiluak izango dituen organoen artean ondorengoak daude: asanblada orokorra, presidentzia, lan-batzordeak eta idazkaritza.
Proposamenean jasotakoaren arabera asanblada orokorra ohiko bilerara sei hilean behin bilduko da eta ezohiko kasuan, kontseiluko kideen herenak edo presidenteak eskatzen duenean. Bilerak Presidenteak deituko ditu, aukeraturiko eguna baino 8 egun lehenago, kideei idatzia eta horrekin batera gai-zerrenda bidalita.
Agiriaren zirriborroa osoa Kontsulta publikora jarritako ordenantza-proiektuan duzue.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du