Debabarrenako Tripontziak ekimen gastronomikoaren laugarren edizioa abian

07.11.17
Gizartea

Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren zazpi jatetxek menu landuak eskainiko dituzte prezio berezian: 25 euro, garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta establezimenduak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak.

Sare sozialetan lehiaketak egingo dira eta sariak zozkatu: Tripontziak egonaldiak, bi lagunentzako Tripontziak Menuak eta Mendaroko Txokolateen produktu-sortak.

Debegesa Garapen Agentziak eta Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko jatetxeek laugarren urtez jarraian “Tripontziak” ekimen gastronomikoa abian ipiniko dute. Ekimen honen helburua da bertako eta garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzea, eskualdeko ostalaritza sektoreari bultzada ematea eta Debabarreneko establezimendu gastronomikoak zein bertako produktuak balioan jartzea.

“Tripontziak” ekimenari ostiralean emango zaio hasiera, azaroak 10, eta azaroaren 26ra bitarte luzatuko da. Honela, 3 asteburu hartuko ditu aurten ekimenak, hartara herritar eta bisitari gehiagok parte hartzeko aukera izan dezaten.

Ekimenarekin bat egin duten jatetxeak honako hauek dira: Ermuko Mendiola Jatetxea; Elgoibarko Belaustegi Jatetxea, Itziarko Kanala Jatetxea, Debako Urgain eta Calbeton Jatetxeak, Lasturko Taberna, Eibarko Azitain Erretegia. Hauek guztiek garaian garaiko eta bertako produktuekin osatutako menu bikainak eskainiko dituzte prezio berezian.

Ekimenera atxikitu diren zazpi jatetxeek Tripontziak Menu ezberdinak landuko dituzte bertako produktuetan oinarrituz. Honela, bertako nekazari eta ekoizleen lehengaiekin prestatutako platerak dastatzeko aukera egongo da. Produktu horien artean, inguruko baserritarren barazkiak, geure kostaldeko arrain freskoa edota Mendaroko txokolatea, besteak beste. Tripontziak Menuak 25 euroko prezioa izango du; edaria, kafea eta BEZa barne.

Jatetxe parte-hartzaile bakoitzaren eskaintza debabarrenaturismo.com/gastronomia webgunean kontsulta daiteke.

Sari gastronomikoak jokoan

Aldi berean, azaroaren 10etik 26ra bitartean, Debegesak lehiaketak jarriko ditu abian sare sozialetan Debabarrena Turismoren profilen bitartez, Twitterren, Instagramen eta Facebooken, herritarren parte-hartzea sustatu eta saritzeko helburuarekin.

Twitterren eta Instagramen, erabiltzaileek argazkiak partekatu beharko dituzte euren “Tripontziak” unea erakutsiz, txioan #Tripontziak etiketa erabiliz eta jatetxearen izena aipatuz. Zenbat eta argazki gehiago bidali, saria eskuratzeko orduan eta aukera gehiago.

Facebooken, aldiz, nahikoa izango da Debabarrena Turismoren orrialdera sartu –facebook.com/DebabarrenaTurismo–, “Atsegin dut” botoia sakatu, eta #Tripontziak uneko argazkiak partekatzea, lehiaketako jarraibideak betez.

Halere, sare sozialen erabiltzaile ez direnek ere izango dute aukera sariak eskuratzeko. Horretarako, Tripontziak Menua dastatu duten jatetxean Tripontziak zozketako kupoia eskatu beharko dute, harremanetarako euren datuekin bete eta establezimenduan bertan entregatu.

Parte-hartzaile guztien artean honako sari hauek zozkatuko dira: Tripontziak egonaldi bat (ostatu-gau bat eta gosaria, bi pertsonarentzat, Debabarreneko nekazaritza-turismoko establezimendu xarmangarri batean, eta Tripontziak menu bat bi pertsonarentzat); Tripontziak menuak bi pertsonarentzat, eta Mendaroko Txokolate-sorta ederrak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu