Sauna eta lurrun bainua zerbitzuek egunean 11 ordu segidako ordutegia izango martxora arte

08.11.17
Kirolak

MAB kiroldegiko sauna eta lurrun bainua zerbitzuek egunean 11 ordu segidako ordutegia izango dute udazken eta negu honetan. Ordutegia goizeko 8:30etatik gaueko 9 eta erdietara izango da astelehenetik ostiralera, azaroaren 13tik 2018ko martxoaren 28ra bitartean. Larunbatetan ordutegi zatitua izango da, goizeko 9:15etatik 13:00etara eta arratseko 16:15etatik 20:00etara, eguerdian etena eginez. Igandeetan, azkenik, goizez bakarrik adierazitako eta instalazioa zabalik dagoen orduetan. Aldaketa UKEk (Udal Kirol Erakundeak) ezagutzera eman du, oharra bidaliaz eta bere webgunean esekiz.

Aterpeko igerileku girotuen gunean dauden zerbitzu bi horiek neguan zehar hainbat eta hainbat erabiltzailek erabiltzen dute, abonatuak zein abonatugabeak direnak. Erabilera orok aldez aurretiko erreserba eskatzen du, hori iroldegiko harreran bertan zein www.imdermua.com webgunearen bidez egin daitekeelarik. Abonatuek doan erabili dezakete; abonatu-gabeek, ordea, 5,10 euroko sarrera ordaindu behar dute erabilera bakarrerako edota 5 erabileretarako baliogarria den bonua 22,95 €-ren truke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira