Hiri Hezitzailea parte-hartze prozesuaren bigarren saioa

09.11.17
Hezkuntza

Ermuko Udalaren Hiri Hezitzailea proiektuak oinarrizko eskutitza osatu eta oinarriak zehazteko lanetan jarraitzen du. Aste honetan izan da parte-hartze prozesuko lehenengo saio publikoa, eta bertan, hiritarrek euren ekarpenak eta iradokizunak egin eta ideia berrian proposatu dituzte. Horrela, guztion artean Ermua hezitzailea eraiki ahalko dugu.

Datorren asteartean, azaroak 14, hiritarren parte-hartze prozesuko bigarren saioa ospatuko da, proiektuaren bide-orria izango den dokumentua eratzen jarraitu ahal izateko. Bilera hiritar guztiei irekia dago, edonork parte hartu dezake, eta Ermuko Udaleko talde sustatzaileak gidatuko du saioa. 18:00etan hasiko da, Izarra Centre eraikineko laugarren solairuko B aretoan, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Antolatzaileek Ermuko bizilagun guztiei parte hartzeko deia luzatzen die, euren ekarpenak egin ditzaten.

Izan ere, parte-hartze prozesu honen helburua guztion artean Ermua Hiri Hezitzailearen Gutuna osatzea da, gure herria nolakoa izatea nahi dugun zehaztu eta arlo honetan etorkizunean egingo diren ekintzen oinarriak adierazteko. Lan dinamika ezberdinen bitartez, hiritarrek erabakiko dute nola funtzionatuko duen Ermuak zortzi arlo desberdinetan, hiri guztiek hezteko aukera kontaezinak dituztela ulertzen baitugu.

Ermua duela gutxi batu da Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarera, zehaztutako estrategia komunaren arabera lan egiteko xedearekin. Hiri hezitzaileen erronka nagusietako bat izaeraren eta dibertsitatearen arteko oreka eta armonia bultzatzea da, hiria osatzen duten komunitateen ekarpenak eta elkarbizitzen duten guztiek aintzat hartuak izateko duten eskubidea ahaztu gabe. Hori dena, sistemaren konplexutasuna eta hezkuntza eragile anitz gisa duen izaera ahaztu gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte