Emakumeen begiez adinari buruzko argazkien erakusketa: ‘Nire begirada’
Ermuko Emakumeen Topalekuak ‘Nire begirada: edadeko emakumeak’ tituluko argazki bilduma hartu eta erakusgai jarrita izango du azaroso hilabete osoan zehar. Bildumak Basauriko ‘Marienea’ zentroko proiektu feministan du bere jatorria, adindutako emakumeak aintzat hartzea eta horiek gure gizartean duten papera aldarrikatzea izanik helburu. Proiektuak edadeturiko emakumeen balioa goraipatu nahi du, gure artean ditugula, errealak, anitzak eta emozioz beteriko direla aldarrikatzeko.
Erakusketa azaroaren 30era artean mantenduko da Emakumearen Topagunean. Sarrera doan da eta ikus daiteke astelehenetik ostegunera, goizez 8.30etatik arratsaldeko 3etara bitartean eta, arratsaldez 4 eta erdietatik 8etara bitartean. Ostiraletan, bakarrik goizez.
Bestalde, udal liburutegiarekin bat eta elkarlanean gai honekin lotuta dauden materialen gida prestatu dute. Gida horretan gomendatzen diren hautaturiko liburu, filma, eta bestelako baliabideak eskaintzen zaizkigu, ‘adinean’ oinarrituriko bazterkeria arazoari aurre egiteko, hausnarketaren bidez joera hori eraldatzeko. Adin-keria adinaren arabera pertsona edo kolektiboekiko diskriminazioa da, estereotipo hutsetan oinarritutakoa.
Azaroan baita ere, gaia landuko da ‘Berdintasunaren aldeko irakurleen gunean’, hainbat liburu eta material bildu baitira espazio horretara.
Laburbilduz, Emakumeen Topalekuak Zaharalduntze Feministaren inguruko ekimen eta jarduera zenbait antolatzen jarraitzen du. Feminismoren iturritik edan eta lan eginez, adinkeria zer den eta gure gizartean nola pairatzen dugun aztertu nahi da, hau da, taldeen edo pertsonen aurka adinean oinarrituta gauzatzen den diskriminazioa.
Interesgarria suertatuz gero, Emakumeen Topalekuan zerbitzua zabalik dagoen orduetan informazio gehiago eskuragarri izango duzu azaroan zehar.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan