Aitor Hernandezek bigarren postua eskuratu du Elorrioko nazioarteko proban

13.11.17
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindularia (Specialized-Ermua Impulso) bigarren izan da Elorrioko Basqueland Ziklokrossean, Espainiako Kopako C1 UCI mailako hirugarren proban. Felipe Orts valentziarra izan da garailea, lasterketa estu-estuan Hernandezen aurretik amaitu ostean.

Aitor Hernandezen eta Felipe Ortsen arteko lehia lasterketaren lehenengo uneetatik argi ikusi zen. Hasieran Javier Ruiz de Larrinaga ere lehen postuaren borrokan sartu zen arren, laster atzera gelditu eta azkenean hirugarren lekuan amaitu zuen proba. Txirrindulari ermuarra izan zen, beraz, garailearengandik gertuen egon zen lehiakidea, baina itzuliek aurrera egin ahala, gero eta tarte handiagoa zabaldu zen Hernandezen eta Ortsen artean eta beste behin bigarren postuan amaitu zuen ermuarrak Espainiako Kopan.

Lasterketa amaitu ostean, egindako lanarekin gustura agertu zen Hernandez: “Egun ederra izan da proba honetan parte hartzeko, lokatza askorekin, gune irristakorrekin eta aldapa handiekin. Antolatzaileei eskerrak eman nahi dizkiet horrelako zirkuitu ikusgarri bat jartzeagatik, asko gozatu baitut. Sentsazio onak izan ditut, hasieran gehiegi behartu gabe baina erritmoa mantenduz. Amaieran ordea ‘puntutxo’ bat falta izan zait garaipena lortu ahal izateko Felipe Ortsekin lehiatzeko. Dena dela, borrokan egon naitekeela erakutsi dut eta denboraldia bide onetik doala uste dut. Beraz, emaitza onak eskuratzen jarraituko dutela uste dut, konfiantza daukat”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da