Haurrentzako Gabonetako ekintzetan izena emateko epea zabalik
Ermuko Udaleko Euskara Sailak Gabonetako ekintzetan parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du gaur, asteartea. Helburu nagusia programa erakargarria eta dibertigarria eskaintzea da. Jarduerak Gabonetako oporretan zehar burutuko dira zortzi egunez, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, hain zuzen.
Programa Lehen Hezkuntzako ikasle diren Ermuko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekintzetan parte hartu ahal izateko, azaroaren 21a baino lehen izena eman behar da Abiapuntuko bulegoetan edo Euskara Sailean.
Eskaera egin ostean, azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean, zehaztutako tasak ordaintzeko epea zabalduko da. Aurten, ume bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dira; anai-arrebak apuntatzen badira, bakoitzeko 40 euro. Tasak Abiapuntuko bulegoetan, herriko finantza erakundeetan edo Nire Ordainketa online atalaren bidez ordaindu daitezke.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu Udal webguneko iragarki-ohola.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko