Langabezian daudenentzat lau ikastaro antolatu ditu Ermuko Udalak

14.11.17
Ekonomi Sustapena

Lanbiderekin lankidetzan antolatutako trebakuntza ikastaro hauetan 50 lagunek parte hartzeko aukera izango dute: Hiri- eta industria-hondakinak kudeatzea, eraikuntzako oinarrizko makineriaren mantenu operazioak, lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzea eta hondeatzeko makineriaren operadore lana.

Langabezian dauden pertsonentzako lau formazio ikastaro hasiko dira datorren abenduan gure herrian. Ermuko Udalak Lanbiderekin batera antolatu ditu ikastaroak, eta azken horrek emango du behar den diru-laguntza. Guztira 50 pertsonak izango dute formazioa jasotzeko aukera, Lanbideren webgunean zuzenean izena emanda

Lehenengo ikastaroak ‘Hiri- eta industria-hondakinak kudeatzea” du izena, eta DBHko titulua duten edota 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroren bat egin duten pertsonei zuzenduta dago. 270 orduko ikastaroa egin ahal izango dute 15 lagunek. Abenduaren 22an hasiko –aurkezpenarekin- eta 2018ko apirilean bukatuko da.

Bigarrena, “Eraikuntzako oinarrizko makineriaren mantenu operazioak” izenburua du. Abenduaren 22an hasiko da baita ere, eta 2018ko martxoan bukatuko, 10 partaideek 180 orduko trebakuntza jaso ondoren. Betebeharrak eta xehetasun guztiak deialdian bertan daude.

Hirugarrena, “Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea” du izena, eta DBHko titulua duten edota 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroren bat egin duten pertsonei zuzenduta dago. Arrakasta eta onarpen ona izan ohi ditu tailer honek eta 15 kiderentzat 390 ikastordu eskaintzen ditu. Formazioa abenduaren 22an hasiko da, eta 2018ko maiatzean amaituko.

Laugarren eta azkena, “zeru zabalean egiten den hondeatzeko makineriaren operadore” lana. Abenduaren 22an hasiko da baita ere, eta 2018ko martxoan bukatuko, 10 partaideek 360 orduko trebakuntza jaso ondoren. Betebeharrak eta xehetasun guztiak deialdian bertan daude.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Izarra Zentrora, Torretara edota Enplegu Bulegora.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren