Herriko denden pizgarri, laguntzadun bono denda eskaintzen du EMOEk

15.11.17
Gizartea

40 €tan erositako bono bakoitzarekin, 50€urora arteko erosketa ordaindu ahal izango dugu

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) bono denda bat saltzen hasi da gaurkoan, zeinaren bidez herriko dendetan erosteagatik ermuarrok aurrezki edo hobari bat izango dugun, alorrari laguntzeaz gain. EMOEk 800 bono prestatu ditu, bakoitza 40€tan erosi ahal izango duguna, ondoren atxikitako dendetan 50€ko erosketa egin ahal izateko. Kanpainan produktu anitzetako berrogeita hamar bat establezimenduk parte hartzen dute. Bono bakoitzaren balioa, esan bezala, 50€ dira; hori 25eko bitan banatu ahal izango dugularik eta, erosketaren zenbatekoa ehun euro edo goragokoa den kasuetan, bono bat baino gehiago erabili ere bai. Kanpainak hilabete iraungo du, gaurko azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean, biak barne. Bonoak denbora horretan erabili eta gastatu beharko dira.

Bono dendak Lobiano Kulturgunean eskainiko dira, Goienkalen dugun kultur etxeko sarreran goiz eta arratsaldeko ordutegian. Goizean 11etatik arratseko ordu 1era bitartean erosi ahal izango ditugu eta, arratsaldez, 5etatik 7etara bitartean. Salmenta astelehenetik ostiralera egingo da, prestaturiko bono kopurua agortu artean. Erosleak adinez nagusiak izan beharko dira eta bi bono gehienez erosi ahal izango dugu pertsonako, aspektu bi horiek egiaztatzeko NANa erakutsi beharko delarik.

Bono dendaren ezaugarri eta baldintzak

  • Erosketak kanpainari atxikitako establezimenduetan egin beharko dira, partaide den denda bakoitzak kartela ikusgai izango du atean.
  • Erosketaren zenbatekoa bonoaren balio baino txikiago den kasuetan, erosleari ez zaio eskudirurik itzuliko.
  • Bonoaren balioa 25€ko bitan banandu ahal izango da. Eta bono bat baino gehiago erabili, zenbatekoa 100€koa baino gehiago den kasuetan.
  • Pertsona bakoitzak bi bono erosi ahal izango ditu, gehienez ere.
  • Bono erosleak 18 urtetik gorako helduak izan beharko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko