Odola emateko aukera izanen dugu bihar berriz ere Ermuan

15.11.17
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du bihar ostegunerako, azaroaren 16rako. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikorra ekarriko du Ermura, San Inazio auzoan aspaldi izan genuen anbulategi zaharraren aurrera, eta bi txanda izango ditugu aukeran.

Goizeko txanda 09:15ean hasiko, eta 14:00ak arte zabalik eta jardunean mantenduko da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak oporretan ere odola ematera gonbidatzen ditu herritarrak, “ahalegin txiki edo handiak, saria jasoko baitu gaixo baten aldetik”.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu eskuko telefonoetan eta ordenagailuan. Eta baita jarduerak iragartzeko herrian erabiltzen diren puntuetan jarritako kartelak direla medio.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian