2017ko Eguberri beharretarako bilketa erraldoian parte hartzera deitu du Elikagai Bankuak
Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Elikagaien Bankutik zabaldu digute abenduaren 1eko ostiralean, eta 2ko larunbatean “Elikagaien Jasoketa Nagusia” egingo dela, Euskadi osoan. Bilketa hori urteko garrantzitsuena izaten da, Erkidego osoa hartzen duelako eta boluntario kopururik handiena mugitzen duelako. Eta horrekin batera, herritarren erantzunik eta elikagai kopururik handiena lortzen delako, bankuak bere biltegiak betetzen lagunduaz.
Aurten kolaboratuko duten enpresek hauek izango dira: Eroski, El Corte Inglés, Día, Lidl, Grupo Uvesco (BM eta Netto), Carrefour, Mercadona eta Donostiako Super Amara. Horrez gain eta pizgarri gisa, esan behar aurtengoan kanpainaren irudia Eibar Futbol Taldeko kide eta jokalariak eskainiko dutela, musu-truk.
Kanpaina hau aurrera ateratzeko boluntarioak behar dira, eta horregatik laguntzeko prest daudenek Bergarako arduradunarekin (Jesus Maria Larrearekin) harremanetan jarri behar dute 943 726 190 telefonora deituz edota bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org.¡e-postara idatziz. Izena ematen dutenekin txandak antolatu ahal izango dira, eragin eta bilketarik gehiena egiteko xedez. Arduradunak emango ditu lan ezberdinen inguruko informazio zuzena.
Anima zaitez eta parte hartu, zure laguntza beharrezkoa baita!
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko