Santa Zezilia egunak musikaz beteko ditu Ermuko kaleak

22.11.17
Kultura eta Gazteria

Gaur asteazkena, azaroak 22, Santa Zezilia eguna ospatzen da, musikaren zaindariarena, alegia. Festa egun alai hori ospatzeko, ekintza desberdinak antolatu dira gure herrian.

Goizeko lehen ordutik hasita, Ermua musikarekin batera esnatu da, Irulitxa txarangak urteroko Santa Zeziliako diana egin baitu 07:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazatik abiatuta. Hain goiz altxatu ezin izan direnek (edo nahi ez dutenek) arratsaldean ere izango dute musikaz gozatzeko aukera, 17:00etatik aurrera musika maratoia egingo baita Teresa Murga eraikineko patioan, udal liburutegiaren azpian, Alboka Musika Eskolak antolatuta.

Ospakizun aste honetako ekimen nagusia Santa Zezilia Jaialdia izango da. Ostiralean, azaroak 24, 22:15etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian, eta Alboka Musika Eskolak eta Txindurri Txistu eta Dantza taldeak parte hartuko dute euren zaindariari egingo dioten omenaldi honetan. Sarrerak jada eskuragarri daude 3 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin