Haurren Kontseilua bigarrenez udaletxean biltzeko prest
Ermuko Haurren Kontseiluak bere bigarren lan bilera egingo du ostegun honetan, azaroak 23. Herriko ikastetxe desberdinetako Lehen Hezkuntzako 12 ikaslek (9 neska eta 3 mutil) bat egingo dute udaletxean Carlos Totorika alkateak proposatutako erronkaren inguruan lan egiteko: Orbe Kardinala plazako elkarbizitza hobetzea. Horretarako, parte-hartzaileek lan dinamika ezberdinak jorratuko dituzte, besteak beste, Ermuko herritarrak elkarrizketatzea plazan bizi den errealitatea hobeto ezagutzeko.
Udaltzainek Kontseiluko neska-mutilekin topo egingo dute 09:00etan Probaleku kalean, eta guztiak batera udaletxera gerturatuko dira, Arrate Iraolagoitia dinamizatzailearekin bat egin eta lanean hasteko. Dinamika ezberdinen bitartez, parte-hartzaileak proposamen ezberdinak aurkezten saiatuko dira alkateak azaldutako erronkari erantzuna emateko. Horretarako, Orbe Kardinala plazaren nondik-norakoak ongi ezagutzen dituzten adin desberdinetako pertsonei bihar goizean udaletxera gerturatzeko deia egin zaie, Haurren Kontseiluarekin bildu eta elkarrizketatzeko.
Lan saioak irauten duen bitartean, parte hartzen duten neska-mutilak Haurren Kontseiluko txalekoekin eta alkatearen laguntzaile txartelekin identifikatuta egongo dira. Gainera, lanari ekin aurretik, udaletxeko langileei 09:00etatik 12:00etara bilduta egongo direla jakinaraziko diete informazio kartelen bitartez.
Hiriaren eraldaketa haurren ikuspuntutik
Haurren Kontseilua osatzen duten12 neska-mutilak boluntarioak dira, eta Ermuko hiritar gisa jokatzen dute; hau da, ez dira euren ikaskideen ordezkari lanetan aritzen. Taldea hilean behin elkartzen da urriaren 20an egin zuten lehen saiotik hasita. Hurrengo bilerak urtarrilaren 25ean, otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 26an eta maiatzaren 24an izango dira.
Haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere