Zabalik da Izarra Centren kokatzen diren enpresentzat diru-laguntzak eskatzeko epea

27.11.17
Ekonomi Sustapena

Izarra Centre eraikinean lehenengo aldiz kokatzen diren enpresen onurarako diru-laguntzen oinarriak onartu ditu Ermuko Udalak. Diru-laguntza horien helburua trakzio enpresak erakarriz Ermuko enpresa-ehuna dibertsifikatzea eta Izarrako haztegitik datozen sozietate txikiak indartzea da.

Gaur astelehena, azaroak 27 hasi eta ostiralera arte, abenduak 1, zabalik egongo den deialdi honek 60.000 euroko aurrekontu partida dauka, eta 2017. urtean Izarra Centre eraikinean kokatu edo kokatzen diren enpresei zuzenduta daude. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak, oinarrietan zehazten direnez, honakoak dira:

  • Beraien merkatuetan finkatutako enpresak, duten negozio ildoaren zati bat edo guztia Ermuan kokatzen dutenak
  • Izarrako haztegitik pasatu diren enpresa hasiberriak, euren proiektua finkatu nahi dutenak
  • Merkatura zuzendutako ikerketa proiektuak egiten dituzten enpresak, ikerketa-ildo hori Ermuan kokatzen dutenak
  • Berrikuntza, lehiakortasuna hobetzeko edo nazioartekotzeko proiektuak dituzten enpresak, euren prozesuak sostengatzeko azpiegiturak behar dituztenak
  • Herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko interesgarriak izan daitezkeen enpresak, Ermuko Herri-Garapenerako Plan Estrategikoarekin bat datozenak

Deialdi honetara aurkezten diren enpresa guztiek Izarra Centren kokatu beharko dute lan-ildo horien egoitza 2017ko jardunaldiaren barnean, eta 5 urtez bertan egongo direla bermatu beharko dute alokairu kontratu baten bitartez. Gainera, Ermuaren garapen sozioekonomikoan parte hartuko dute enplegua sortuz, ekonomia-ehunaren dibertsifikazioa bultzatuko dute eta Izarra Centreko kudeaketak proposatutako ekimenetan partaide izango dira.

Emandako diru-laguntzak Izarra Centreko urteko alokairuaren gastuak ordaintzeko baliagarriak izango dira (gehienez ere metro karratuko 12 euro ordainduko dira), eta bi urtez eskatu ahalko dira. Hirugarren batez ere diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango da, horren beharra justifikatzen bada.

Deialdi honetan interesa duten pertsona, elkarte edo entitateek Abiapuntura jo dezakete astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara diru-laguntza eskatu edota informazio eta dokumentazio osoa jaso ahal izateko. Bestela, udal webguneko iragarki oholera jo daiteke.

Eskaera egiteko epea abenduaren 1ean, 15:00etan amaituko da. Proposamenak Abiapuntun bertan aurkeztu daitezke.

Oinarri guztiak dokumentu honetan kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren