Imagen
Aitor Hernandez nagusi, Berriz eta Lezemako ziklokrosetan
27.11.17
Kirolak
Aitor Hernandez txirrindulariak asteburu aparta izan du. Larunbatean Berrizko Ziklo Kros Sari Nagusia irabazi zuen eta, atzoko igandean, Lezamako VIII Ziklokros Zirkuitua, hurrenez hurren. Bi lasterketa eta bi garaipen, ez dago gehiago eskatzerik. Denboraldi honetan irabazi duen bosgarren eta seigarren aldia izan da.
Atzo, Lezaman helmuga zeharkatu eta irabazi ondoren honakoa esan zuen: “Beste behin, lokatzak zirkuitua asko gogortu du nahiz eta ni ondo sentitu eta haize ibili naizen. Gogoa nuen honelako asteburu bat edukitzeko, garaipenengatik ez ezik korritu ditugun zirkuituengatik, lokatzez, blai eta gogorrak izan direlako. Irabaztea beti polita bada ere, hurrengoetan pentsatu eta zentratu behar, asko geratzen baita”.
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira