Hiri Hezitzaileen Nazioarteko egunarekin bat egin eta hori ospatuko dugu

28.11.17
Hezkuntza

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna ospatuko dugu aste honetako ostegunean, azaroaren 30ean. Hiri Hezitzailea izatearen eskubidea aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Egun hori ospatuaz, hezkuntzak herrientzat duen garrantziaz hedatu nahi da, toki-gobernuek horren alde duten konpromisoa agerian jarriz eta, baita hezkuntza agenteek heziketa formal edo ez formalean egiten duten lana aintzat hartzeko. Hau da, lan hori aintzat hartu eta baloratu, heziketa medio dela guztion artean hiri hobeak eraiki ditzagun.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak ospakizun globala prestatu du, Garapen Jasangarria eta 2030ko Agenda deritzana betetzen laguntzeko. Agenda horrek arreta berezia aurreikusten du hirientzat nahiz kalitatezko hezkuntza bizitzaren zehar guztiontzat izateari. Azaroaren 30eko eguna aukeratu da, 1990. urteko egun berean Hiri Hezitzaileen karta aldarrikatu eta ezagutzera eman zelako Bartzelonan. Hori horrela, ospakizunaren izaera globala erakuste aldera, jarduerak egun horretan egingo dira hiri guztietan.

22 pertsona boluntariok parte-hartzeko talde egonkorra eratuko dute

Ermuan parte-hartze prozesu bat hasi da ‘Hiri Hezitzailea’ izeneko proiektua artikulatzeko; hau da, horren oinarrizko eskutitza, elkarlanean zehaztu eta idazteko. Agiri hori etorkizunerako orria izango da. Proiektuaz arduratzen den talde anitzak bilera ireki bi deitu ditu interesa izan dezaketen herritar eta eragileen idei, ekarpen eta iradokizunak jasotzeko. Bilera horietan gizarte eragileen eta talde ezberdinetako kide diren 40 lagun inguru bildu dira.

Prozesuak aste honetan aurrera jarraituko du, udal barneko saioaz bertako langileek Hiri Hezitzailearen inguruan hausnarketa egin eta proposamenak egin ditzaten. Saio honen ondoren eta ekarpen guztiak jasota, Hiri Hezitzailearen Ermuko Karta edo gutuna prest izango da, hori Udalbatzarrari altxatuko zaiolarik, Osokoaren Bilkura batean onartzeko.

Parte-hartze prozesuan 22 pertsona boluntario atera dira talde egonkorra eratuko dutenak, lanean jarraitzeko. 2018an taldea prozesu, proiektu edo ekintza zehatzak betetzeko bilerak egin eta lanean jardungo du, herriko gutunean jasotakoari jarraiki. Proiektuaz arduratzen den taldeak oso positibotzat jo du saioetara iritziak eman eta ekarpenak egiteko bertaratu diren pertsona guztien inplikazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte