Ermuak astelehenean sinatuko du gaueko harrera zerbitzua Durangaldean kudeatzeko hitzarmena
Ermuko Udalak astelehenean sinatuko du, Bizkaiko gizarte-zerbitzuen mapa betetze aldera, Gaueko Harrera Zerbitzua Durangaldean kudeatzeko Lankidetza Hitzarmena. Udalbatzarrak astearte iluntzean aho batez onartu zuen hitzarmen horren testua, hileko Osoko Bilkura aretora bildu ziren 16 zinegotzien aldeko botoak medio direla.
Gizarte-ongizate alorreko eskuduntzak dituen Jose Luis Araujo zinegotziak astelehenean sinatuko du hitzarmena, Abadiñoko Astola etxean Durango Merinaldearen Amankomunazgoak egingo duen ekitaldiaren baitan. Ekitaldi horren buru izango da Durango Merinaldearen Amankomunazgoaren presidentea, Aitor Vazquez. Hitzarmena adostu eta sinatuko duten erakunde guztietako ordezkariek bilduko dira goiz horretan. Hitzarmena sinatuko dute Durango Merinaldearen, Lea-Artibaiko eta Lea-Ibarra Amankomunazgoak, eta Zornotza, Berriz, Ermua eta Mallabiko udalek.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/20015 Dekretuak honela definitzen du gaueko harrera-zerbitzua: bazterkeria egoeran dauden pertsonei, eta bereziki iragaitzazko bidariei eta etxerik ez duten pertsonei eskaintzen zaizkien gailuak dira, laguntza-intentsitate txikikoak, gaua igarotzeko baliabide bat, oinarrizko prestazioak berehala eskaintzen dituztenak ostatuari, mantenuari eta higiene pertsonalari dagokionez. Egonaldia iraupen laburrekoa da, astebeteko gehieneko epea ezartzen baita, baina epe hori luzatu ahal izango da, behar izanez gero, bazterkeria balioesten den arte, eta, hala badagokio, balioespena egin ondoren, bigarren mailako arretarako baliabideak lortu ahal izango dira.
Zerbitzu iraunkorrak dira eta urteko gau guztietan eskaintzen dira, baina urteko aldi jakin batzuetan indar daitezke premien igoerari erantzuteko. Euskal Autonomi Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoak eta Mapak udal eskuduntzako zerbitzuak emateko jarduketa-eremu egokienak definitzen ditu, oinarrizko eremuak, areak eta eskualdeak ezarriz, hurbiltasun-maila eta biztanleria-eremuaren arabera. Ermuko Udala oinarrizko eremua da, eta lurralde-maila horri dagokio bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako eguneko arretarako zerbitzua eta gaueko harrera zerbitzua ematea, Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Mapan jasotzen diren zehaztapen kuantitatiboen arabera.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko