Udalak 13.500 euroko diru-laguntzak eskainiko dizkie euskara ikasleei
Euskara Zinegotzigoak eta Udal Sailak onartu eta izapidetu dute iazko ikasturtean euskara ikasi duten pertsonei zuzendutako diru-laguntzen espedientea. Guztira 59 pertsonak aurkeztutako 65 eskaera onartu dira, eta horiek jada egin eta gainditu duten 2016/2017 ikasturteko matrikularen kostuen erdia edo hiru laurden berreskuratuko dituzte.
Udalak guztira 13.500 euroko diru-laguntzak banatuko ditu, eta onuradun pertsonek gehienez ere bi hilabeteko epean jasoko dituzte egokitu zaizkien bekak.
Lau eskaera soilik utzi dira bertan behera aurtengo deialdian; batetik, euskarako klaseetara joatean gutxiengo asistentzia bete ez dutelako; eta bestetik, aurrez jada diruz lagundutako ikastaroak egin dituztelako.
Izan ere, oinarrietan zehazten denari jarraiki, euskara ikasten duten ermuarrek matrikularen zenbatekoaren erdia jasotzeko aukera dute, beti ere gutxienez %80ko asistentzia egiaztatu badute eta dagokion maila gainditu badute. Horretaz gain, langabetuek, sekula ikasi ez dutenek edota jendaurrean Ermuko merkataritza esparruan lan egiten duten ermuarrek matrikularen zenbatekoaren ehuneko hirurogeita bosta jasotzeko aukera ere izan dute.
Diru-laguntzen ebazpena datozen egunetan argitaratuko da Ermuko Udal webguneko iragarki-oholean.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko