'Mikroerabaki digitalak: moldatu edo desagertu' jardunaldia hartuko du Izarra Centrek

12.12.17
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Toki-Garapen Arloak ''Mikroerabaki digitalak: moldatu edo desagertu'' jardunaldia antolatu du datorren abenduaren 19rako, asteartea. Topaketa Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan izango da, eta bereziki inguruko enpresa industrialei zuzenduta dago.

Jardunaldi praktiko horren helburua enpresei edozein motatako negozioak digitalizatzeak duen indarra identifikatzen erakustea da. Izan ere, epe ertain eta luzera, enpresen lehiakortasunerako erronkarik garrantzitsuenetako bat da eraldaketa digitala, eta enpresa bakoitzari egokitu ahal diren hainbat eta hainbat konponbide daude jada. Horrela, topaketa horretan, enpresak negoziorako erabaki digitalak hartzen ikasiko dute, euren arriskuak murriztu eta onurak eta proiekzioak egokituz.

''Mikroerabaki digitalak: moldatu edo desagertu'' jardunaldia 12:00etan hasiko da, eta Deusto Sistemas enpresako bi hizlari izango dira: Enrique Rico zuzendari orokorra eta Ricardo Devis kontsultorea. Biek ala biek enpresa aktiboek dituzten erronka teknologikoei aurre egiteko konponbide aurreratuak eskainiko dituzte.

Gainera, bi ordu inguruko iraupena izango duten hitzaldien ostean, parte hartzen duten pertsonek ardo dastaketaz gozatzeko aukera izango dute Izarra Centre eraikinean bertan.

Mikroerabaki digitalak: moldatu edo desagertu'' jardunaldian parte hartu ahal izateko, izena ematea gomendatzen da 943 17 91 51 telefono zenbakira deituta edota dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik