AECCk antolaturiko Eguberriko mahai-apaingarrien VI. lehiaketa zabalik du
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean dabiltzan herriko boluntarioek Eguberriko mahai apaingarrien seigarren lehiaketa hasi dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte helduek nahiz 11 urtera arteko gaztetxoek. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan lan onenak sarituko dira; bost helduen kategorian eta beste lau gazteentzako atalean.
Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu eta mahai apaingarri bakarra aurkeztu ahal izango. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea izateagatik. Horregatik, aipatutako espeziea erabiliz gero mahai apaingarria deskalifikatuta geratuko da. Bi kategoria izanenen dira, pertsona helduak eta 5etik 11 urtera bitarteko haur edo gazteak.
Mahai-apaingarriak merkatu plazan entregatu beharko dira
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 18 eta 19, goizeko 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldeko 5etatik 7:30etara bitartean. Eta baita abenduren 20an baina goizeko ordutegian soilik, eguerdiko ordu 1ak bitartean.
Honetarako bilduko den eta erakusleihoen lehiaketan sarituak izan diren merkatari eta udaleko kideek osaturiko epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 20ko asteazkenean, arratsaldeko seietan. Horren ondoren, sariak ere banatuko die irabazleei, helduek egindakoen arteko bost onenak eta gazteen atalean beste lau. Horren ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanak erakusgai jarriko dira.
Irabazleek hainbat opari jasoko dituzte, herriko establezimenduek musu-truk eta laguntzeko borondatez eskaini dituztenak hain zuen ere. Parte hartzaile guztien artean, hainbat opari gehiago gauza zozketatuko dira.
Lehiaketara aurkezturiko lanekin erakusketa egingo dira abenduaren 20 eta 21ean merkatu plazan
Lehiaketara aurkeztutako lanak Merkatu Plazan erakutsiko dira abenduaren 20tik 21era bitartean, goizeko 10 eta erdietatik 1etara eta arratsaldeko bost eta erdietatik 8etara. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek AECCen onerako. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.
Jarraian, aurreko edizioen hainbat argazki uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean