Imagen
Juanita Ibaibarriaga lehiaketak euskarazko lanik onenak saritu ditu
13.12.17
Euskara
Juanita Ibaibarriaga euskarazko literatur lehiaketaren hogeita laugarren edizioak 2017ko irabazleak ezagutzara eman ditu. Herriko ikastetxe guztiek parte hartu eta lagundu dute lehiaketa honetan, eta ikasleen artean oso harrera ona izan du.
Abenduaren 5ean, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ikastetxeek antolatu zuten galan, lehiaketako maila guztietako sariak banatzeko tartea izan da. Honako pertsonak izan dira irabazleak:
- Lehenengo kategoria (Lehen Hezkuntza):
- 3. maila: Ane Ceballos Bustillos
- 4. maila: Brachin Ochen eta Oihane Luque Uranga
- 5. maila: Irati de Dios Agirregomezkorta, Saioa Rodríguez Martínez eta Irene de la Hoz Alba
- 6. maila: Peru Blanco
- Bigarren kategoria:
- DBH 1: Bingen Zatika
Lehenengo kategorian garaile izan diren pertsonek 40 euroko txekea jaso dute Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteko dendetan gastatu ahal izateko. Bigarren kategoriako irabazleak, aldiz, helburu bererako 60 euro jaso ditu.
Ermua Antzokian ospatutako sari banaketa ekitaldiko argazkiak uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin