Idatzi zure gutuna Olentzerori, sariak irabazi ditzakezu!

15.12.17
Euskara

Urtea amaitzeko egun gutxi falta dira, Gabonak ate joka ditugu jada eta Olentzero laster etorriko da ikatz berriarekin eta umeei zein helduei merezitako opariak ematera. Hori dela eta, aurten ere, hamaikagarren urtez jarraian, Olentzerori euskaraz gutuna idazteko ekimena abian jarri du Udal Euskara Sailak, herriko ikastetxeekin eta liburutegiarekin lankidetzan.

Ekimen horren helburua gure hizkuntza erabiltzea da, eta tartetxo bat hartu eta dakiguna erabiliz, Olentzerori gutuntxo bat idaztea. Ikazkinak berak jasoko ditu gutunak udal liburutegian, horretarako jarri den irudiak postontzi moduan jokatuko baitu.

Nahi duen pertsona orok parte hartu dezake ekimen horretan. Gutunak entregatzeko epea abenduaren 27an amaituko da, asteazkena, eta hurrengo egunean idatzi guztiak jaso, adinka sailkatu eta oparien zozketa egingo da. Horrela, adin multzo bakoitzeko euskarazko mahai-jolas bat edo gustuko beste opariren bat jasotzeko aukera izango da. Gainontzeko gutunak zuzenean Olentzerori emango zaizkio, etxez etxe eskatutako opariak banatu ditzan.

Euskara Sailak ez du herritarren arteko lehiakortasuna bultzatu nahi ekimen horretan; beraz, ez da lehiaketa bat izango eta irabazleak zozketa bidez hautatuko dira.

Ekimenaren oinarriak eta xehetasun guztiak hemen kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin