Elkartasunerako deia egin du Cáritasek gabonetako kanpainan

15.12.17
Gizartea

Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, bere jarduerari eutsi eta egoera larrian daudenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali digu orain egun batzu. Eskutitzean esaten duenez gure etxeetara jo du egiten duen lanaren berri emateko eta gure diru-laguntza eskatzeko. Idatzian Caritasek dio “gure atea jotzen duela, gure inguruan egoera larrian daudenen artean banatuko duen diru-laguntza eskatzeko”. Aurrerago dioenez, “jakin badakite dirua eskatzeko ez dela unerik egokiena eta ezinezkoa bazaizu ulertuko dugu”.

Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere, lurraldean ‘Partekatzera deituak’ titulua duen kanpainaren orria ere sartu dute. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.

Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 80 pertsona edo familiei laguntza eman zaie urtean. Horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne sukaldaritza eta jostun ikastaroak ere egin ditu aurten eta Ekorropa dendak aurrera segitzen du eta 22.866 artikulu, non bertako lanpostuei eutsiz.

Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 1.282,96 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 25.776,42 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 36.863,90 eurokoak. 2016ko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:

2016ko Gastu eta diru-sarrerak
Gastuak Zenbatekoa Diru-sarrerak Zenbatekoa
Diru-laguntzak familiei 20.638,00 Gabonetako diru-bilketa 1.282,96
Pisuaren mantenua 407,00 Bestelako diru-bilketak 4.079,94
Haurrak eta ikastaroak 2.461,50 Emariak 2.998,00
Inprenta 913,55 Gabon kanpainaren banaketa 7.865,00
Argindarra 840,00 Elizbarrutiko fondoak 20.638,00
Telefono/fax gastuak 342,18    
Boluntarioen trebakuntza 112,00    
Posta gastuak 62,19    
Guztira 25.776,42   36.863,90

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu