Aitor Hernandez, hirugarren Valentzian

18.12.17
Kirolak

Aitor Hernandez ermuarrak (Specialized-Ermua Impulso) hirugarren postuan sailkatu da igande honetan Ciutat de València XXII. Ziklokross proban, Espainiako Kopako C2 UCI kategoriako laugarren eta azken lasterketan. Nazioarteko lasterketa batean podium berri bat eskuratu du horrela txirrindulariak, Felipe Orts garailearen eta Wietse Bosmans bigarren sailkatuaren atzetik.

Aurtengoan ere, Valentziako lasterketa Turia ibaiaren lehengo bidean kokatzen den zirkuitu tradizionalean lehiatu da. Bertan, areazko gune zabalak eta atal teknikoak dira nagusi, eta etengabeko arrankadak eta geldialdiak izaten dira. Horrela, lasterketaren hasieratik bertatik, Aitor Hernandezek arazoak izan zituen Felipe Orts handiak markatutako erritmoa mantentzeko, lasterketa osoa menperatu baitzuen. Amaieran, bigarren postuaren lehian, Bosmans belgikarrak 26 segundoko tartearekin garaitu zuen ermuarra.

“Ongi errekuperatu naiz abenduko zubian zehar jokatu nituen lau lasterketetatik, eta ongi sentitu naiz, indartsu eta sentsazio onekin, nahiz eta hirugarren baino ez naizen izan. Dena dela, emaitza ona da, UCI proba batean podium berri bat eskuratu baitut, eta gainera Espainiako Kopako sailkapen orokorrean bigarren amaitu dut. Feliperen erritmoa izugarria izan da, eta oso zaila da hari jarraitzea hemengoa bezalako zirkuituetan. Baina denboraldi amaierara baldintzarik onenetan iristeko lanean jarraituko dut orain, Espainiako Txapelketan haren aurka aurrez aurre aritzeko”, azaldu zuen Hernandezek Valentziako lasterketa amaitu ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira