Poropopoesia jarduera: hitzen jolastokia

18.12.17
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, Euskal Idazleen Elkartearen elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako olerki tailerra antolatu du. elburua haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatu eta poesiarekiko plazerra deskubritzea eta bizitzea da. Tailer honen ostean poesiaren ezagutzak ekarri dizkien bizipen propioak barneratu ditzaten, bizitzarako baliogarria izan dakien.

Tailerra, ordu t’erdiko bi saiotan banatuta egon da. Klase orduetan burutu da eta ikasleak literatura genero honetara hurbil daitezen, egileak ezagutu ditzaten eta hitzekin jolas eta esperimenta dezaten laborategia izan da, horretarako neska-mutilek euren irudimena eta sormena erabiliz.

Jarduera hau azaroaren 15ean, 17an, 23an eta abenduaren 1ean egin da eta San Lorenzo eta Eskolabarri ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute. Peru Magdalena eta Saroa Bikandi izan dira dinamika honen sortzaileak eta dinamizatzaileak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz