Hearthstone eta Clash Royale txapelketak jokatuko Izarran, 1ngo e-Sporteko jardunaldian

22.12.17
Ekonomi Sustapena

Kirol eta jolas elektroniko sektorearen barne –gaming eta teknologia eremuan- Izarra Centren kokaturik dagoen OMNIS enpresak kirol elektroniko eta mugikorreko (Mobile e-Sports deritzaneko) jardunaldia antolatu du datorren asterako. Jardunaldi hori Ermuan gauzatuko da Fibermuak -zuntz-optikoko udal sare neutro ultra azkarrak– eta horretan zerbitzuak eskaintzen dituzten telekomunikazio operadoreak posible egiten duelako. Abenduaren 29ko ostiralean izango da, arratsaldeko lau eta erdietatik zortzietara, Izarra Centre eraikineko laugarren solairuan eta D gelan. Lehen Mobile e-Sports jardunaldi horretan bi txapelketa izango dira jokoan. Hautaturiko jokoan Hearthstone eta Clash Royal izenekoak dira, horietan nor baino nor arituko direlarik parte-hartzaileak. Antolatzaileek iragarri dutenez irabazleentzat sari ederrak izango dira eta hainbat opari zozketatuko dituzten parte hartzaile guztien artean.

Ominis eta honek duen klubak hainbat tailer teknologiko antolatu dituzte, esaterako abenduaren 9koa, non 15 gaztek parte hartu zuten.

www.omnisclub.com webgunea kirol elektronikoen plataforma jaio berria da, estatuko goi mailako txapelketa ezberdinetan jokatu izan duena, bere jarduera jokalari edo lehiatzaile rolera mugatzen ez delarik, zirkuituaren garapenean sarturiko eragilea ere baita. E-kiroleko ekitaldi eta zirkuituko antolatzailea ere bada, ikus-entzunezko materialak prestatzen lagundu ohi duelarik. Lantzean behin iruzkin-egile eta analista rolari ere heldu diote.

Hortaz, gogoan hartu telefonoa edo tableta eskutik kentzen eta leku guztietara soinean eramaten duzunetakoa bazara, kirol elektronikoak gustuko izan eta zale bazara, hitzordua duzu abenduaren 29ko arratsean, Izarra Centreko laugarren solairuan. Ordura arte!

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du