Olentzero Ermuko kaleetan barrena izango dugu berriro igande honetan

28.12.17
Kultura eta Gazteria

Euskal Herriko ikazkinik ezagunena Ermura bidean da jada. Abenduaren 24ko goizean bisita labur bat egin ostean, igande honetan, abenduak 31, Olentzero gure herrian izango dugu berriro ere, Txindurri txistu eta dantza taldearekin batera kalejira alaia egiteko.

Orbe Kardinala plazan egingo zaio harrera Olentzerori urteko azkenengo egunean, arratsaldeko 18:00etan. Ikazkinak herriko kale nagusietan barrena ibilbidea egingo du, dozenaka ermuarrekin batera, kalejira alaian. Ibilbidea herriko plazan amaituko da, eta bertan, parte hartzen duten pertsonek abestiak kantatuko dizkiote Olentzerori. ‘Errituala’ amaitzeko, ikazkin ezagunaren irudiari su emango zaio.

Tradizioari jarraiki, Euskal Herriko herri gehienek abenduaren 24an, Gabon Gauean, ospatzen dute Olentzeroren jaitsiera ofiziala. Ermuan, ordea, abenduaren 31n, Urtezahar Gauean egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago. Olentzero ospatzeko kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira hain zuzen ere. Urte batean, baimenok ez ziren abenduaren 24rako iritsi eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenok eskuratu ahala, atzerapenez bazen ere, ekitaldia egitea erabaki zuten urteko azken egunean. Harrez geroztik, urtez urte, abenduaren 31n etortzen da Olentzero Ermura.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du