Olentzerok ez du hutsik egin!
Udal Euskara Sailak liburutegiarekin elkarlanean antolatu duen Olentzerori gutuna ekimena oso arrakastatsua gertatu da herritarren artean amaitu berri den XI. edizioan. Egitasmo honen helburu nagusia herritarrek inolako beldurrik gabe euskaraz idaztea da, eta horretaz gain, umeen artean euskarazko jolasak suspertzeko asmoa du.
Aurtengo parte-hartzea oso handia izan da, bai umeen artean eta baita nagusien artean ere, adin-mugarik ez baitu ekimen honek. Liburutegian kokatu den Olentzeroren irudiak guztira 300 gutun baino gehiago jaso ditu azkenengo asteetan.
Lehiaketaren xedea herritarren artean euskararen erabilera bultzatzea eta suspertzea denez, eta gure bizitzan jada nahiko lehia izaten dugunez, antolatzaileek lehiaketaren formula ez erabiltzea erabaki dute aurten. Horren ordez, parte hartzaile guztien artean zozketa egin da sariak banatu ahal izateko.
Garaile suertatu diren pertsonek abenduaren 28an, osteguna, jaso dituzte euren sariak.
Honakoak izan dira irabazleak:
| Adina | Irabazlea | Saria |
|---|---|---|
| Txiki-txikiak | Enara Arnal | Kukumiku koloreak eta zenbakiak |
| 6 urte | Dina Achahbar | Fruta-arbola |
| 7 urte | Sara | Gure Gorputza |
| 8 urte | Luken Blanco | Gurutzegrama. Silabadunaren misterioa |
| 9 urte | Danel Uzuriaga | Giza Gorputza |
| 10 urte | Álex Santamaría | Ele-Mele |
| 11 urte | Edurne Contador | Birziklapen jokoa bizi birzi |
| 12 urte | Maddi Rodríguez | Superpoly |
| 13 urte | Danel González | Catan -Irlaren sekretua ezagutu |
| 14 urte | Jone Redondo | Ezagutu Euskal Herriaren historia |
| 15 urte | - | Puzzlea |
| 16 urte | - | Coolway aurikularrak |
| 17 urte | Ikram El Aarrass | GLEE 10.1 tableta |
| Helduak | Piedi Eizagirre | Bi pertsonentzako afaria |
Lerro hauen ostean sari banaketako irudiak ikus ditzakezu.
Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu ekimenaren fitxa.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko