Euskadiko zizklokros txapela jantzi du beste behin, Hernandez ermuarrak

02.01.18
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Innpulso entitateek babesten dutenak) ziklokroseko modalitateko Euskadiko Txapeldun izan da beste behin urte amaitu aurreko azken asteburuan Izarra herrian (Araban) jokaturiko lasterketan garaile izan ondoren. Bosgarren aldia da ermuarrak titulua eta txapela lortzen dituela; estreinakoz 2012an jantzi zuen Ormaiztegin; 2013an Lezaman, 2015ean Legazpin eta 2016an Berrizen. Amaitu berri dugun 2017an, ostera, bosgarrena Arabako Izarran.

Ermuarra helmuga zeharkatzen lehen izan zen, Gorka Eizagirreren eta hirugarren Javier Ruiz de Larrinaga txirrindularien aurretik. Hernandezek hasieratik erakutsi zuen garaipenaren bila zetorrela eta erritmo bizia jarri zuen, bigarren itzulirako bakarrik korritzen geldituz.

Aurtengo denboraldian bederatzi aldiz igo du podiumera eta larunbatean honako hitzak esan zituen: “pozarren nago, denboraldiko helburuetako bat lortu izanagatik, gainera berezia dut garaipena Euskadiko bosgarren txapelketa izategatik. Lasterketa polita izan da, ohikoa denez gogorra biratu ugari dituelako zirkuituak. Izagirrek eta Larrinagak ez dizkidate gauzak erraz ipini, baina aurrean mantentzea lortu dut. Atseden hartu nahi dut datozen egunetan, eta Espainiako Txapelketa prestatu, denboraldiko beste mugarria delako, erabakigarria beti ere. Aurrean eta garaipenaren bila borrokatzen izatea espero dut, nahiz eta maila altua izango dugula jakin badakit”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira